Hasiera

Hiriko espazio komuna eraldatzea eta sentitzea

Data:

2013ko Abenduaren 12 eta 13an Osteguna, 12 (Arratsaldea: harrera, posterrak, demoak eta erakusketak). Ostirala, 13 (Osoko bilkura hasieran, 4 saio paralelo, eta osoko bilkura amaieran).

Helbidea:

Abandoibarra Etorbidea, 3
48009 Bilbo

GPS Koordenadak:

43.26867,-2.93752

GAIAK

Gure ikuspuntutik, hiria elkargune bat da, non informazioak eta ezagutzak, Artetik Zientziara, erronka erral bat baitute. Gure garaiko hiria espazio komunaren inguruko eztabaidara desplazatzen da, alor publiko eta pribatuaren artean betidanik egon diren tentsioetatik harago joanez. Komunikazio-sareetatik hedatutako hiriaz hitz egin dezakegu, kaleak edo plazak espazio kolektibotzat hartzen duen nozioa gaindituz, eta bertokoa ingurune intimo eta isolatutzat hartzen duen kontzeptua kuestionatuz. Gaur, hiriko eragile inerte eta naturalek kolaboratu egin dezakete sare-espazio honen sorreran.

Oraingo kultura teknozientifikoak krisian jartzen du etengabe diziplina-hizkuntza, beraren mota zeinahi delarik ere, birdefinitu egiten du eta, aldi berean, esku-hartzeko eta eragina izateko bide berriak irekitzen ditu giza biziarekiko elkarreragin-testuinguru orotan. Ingurune birtual eta fisikoa gogoetagai bilakatzen dira, eta baita dizplina-elkarrizketa sortzeko eremu ere, gizartea eraldatzeko bokazio eta potentzial garbiarekin.

Gaikako ildoak:

  • Hirietako espazio komunaren oraingo eraikuntzaren berrazterketa kritikoa.
    (-> Gako-hitzak: KRITIKA ARTEtik, TEKNOLOGIA, ARKITEKTURA, SOZIOLOGIA, POLITIKA, HEDABIDEAK)
  • Ingurune kolektiboaren eraldaketan eta/edo sorreran kolaboratu duten esperientzia eta ekintzak.
    (-> Gako-hitzak: HIRI ETA GIZARTE BIRSORKUNTZA, ARTE PUBLIKOA, EKINTZA HIRITARRA)
  • Bizitza artifizial eta naturalaren arteko bitartekotza eta aplikagarritasuna, gai ukigarritzat eta ukiezintzat hartuta, hiri-sarean.
    (-> Gako-hitzak: ERRALITATE HANDITUA, SMART CITIES, HIRI SENTIKORRA, ARTEA ETA TEKNOLGIA BERRIAK HIRI BERRIAN)
  • BITARTE espazioa. Erronka epistemologikoak ezagutzaren hirian.
    (-> Gako-hitzak: ESPAZIOA, HUTSARTEA, ISILTASUNA, GEOMETRIA, ARTEAREN ETA ZIENTZIAREN EKARPEN BERRIAK BESTELAKO BIZIMODUETARAKO)